Elkartasun Astea Hernanin «preso politikoen eskubide urraketa salatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 28a, 02:00

Uztailaren 16tik 19ra izango da. Uztailaren 19an manifestazioa, herri bazkaria eta elkartasun ekitaldia egingo dira, besteak beste. Helburua da Euskal Preso Politikoen eskubide urraketa salatzea.

Elkartasun Eguna izango da uztailaren 19an, larunbata, Hernanin. Ekitaldi asko izango dira egun horretan baina baita aurreko egunetan ere, asteazkenetik larunbatera Elkartasun Astea izango baita.

Eskubide urraketa salatu
Prentsaurrekoan emandako informazioaren arabera, euskal preso politikoen eskubideen urraketa sistematikoa da eta hori salatzea da Elkartasun Egunaren helburu nagusia. Besteak beste, dispertsioa, isolamendua eta bizi arteko espetxe zigorra aipa-tzen dira. Elkartasun Egunaren helburua da beraz, «preso eta iheslarien eskubideen defentsan» pausoak ematea. 19an, Elkartasun Eguna Uztailaren 19an egingo da Elkartasun Eguna eta egitarau luzea antolatu dute egun horretarako, goizetik hasita: goizean herri krosa izango da, eguerdian manifestazioa eta herri bazkaria. Arratsaldean izango da ekitaldi nagusia, eta ondoren kontzertuak izango dira. Elkartasun Astea Aurreko egunetan ere izango dira ekitaldiak eta bestelako ekintzak. Asteazkenean, hilaren 16an, materiala saltzeko postua jarriko dute arratsaldean. Ostegunean, bertso afaria izango da eta ostiralean errugbi partidua Landaren.

Elkartasun Astea

  • Uztailak 16, asteazkena
    Arratsaldean, material
    salmenta.
  • Uztailak 17, osteguna
    20:30etan, bertso afaria Santa Barbara elkartean.
  • Uztaileak 18, ostirala
    21:00etan, errugbi partidua Landaren.
  • Uztailak 19, larunbata
    11:00etan, herri krosa;
    ondoren, sari banaketa eta argazki salmenta.
    12:00etan lehiaketak, eskalatzaileak, Elkartasun sugea.
    13:00etan, manifestazioa. 14:30etan, herri bazkaria; ondoren, haurren txokoa, kantu herrikoiak, enkantea...
    19:00etan, Elkartasun
    ekitaldia.
    22:00etan, kontzertuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!