Yone Boutique Hernaniko taldeak aurtengo bi helburuak lortu ditu: bat bigarren mailara igotzea eta bestea 3garren mailako txapeldun geratzea. Atzo jokatu zuten finala, Yone Boutiquek eta Azkoitiko Prexkuk taldeak, Hernaniko kiroldegian. Azkoitiarrak aurreratu ziren markagailuan 0-1, baina hernaniarrek lortu zuten atsedena aurretik berdintzea, 1-1. Bigarren zatian, bi gol egin zituzten jarraian hernaniarrek eta partidu bukaeran sartu zuen Prexkuk-ek 3-2koa. Finala nahiko parekatua izan zen eta gogorra. Sari banaketa Partidu ondorenean egin zen sari banaketa, eta Hernaniko taldeko jokalariak eta afizioa gustora ikus zitezkeen, irabazleen kopa jaso ondoren.