Festa haundia atzo Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 27a, 02:00

GOIZ Eguzki zentro sozialean atzo izan zuten San Joanetako ospakizun nagusia. Besteak beste, txapelketa ezberdinetako sari banaketa egin zuten. Aurten gainera, aurreneko aldiz emakumezkoen kategoria ere izan da. Honakoak izan dira sarituak: Toka txapelketan: emakumezkoetan Sara Merino izan da txapelduna eta bigarrena Vicenta Lopez. Gizonezkoetan aurrena, Jose Lopez izan da, baita igel txapelketan eta bote txapelketan ere. Tokan bigarrena, Eugenio Urruzola izan da. Igel txapelketan, emakumezkoetan txapelduna Patro Montenegro izan da eta bigarrena, Mª Carmen Huguet. Gizonezkoetan bigarrena Lucinio Moreno izan da. Bote txapelketan, emakumezkoetan aurrenekoa Patro Montenegro izan da eta bigarrena Pepi Sanchez. Gizonezkoetan bigarrena, Manuel Morato izan da. Sari banaketaz gain, gimnasia erakustaldia, Goiz Eguzki abesbatzaren emanaldia, eta hamaiketakoa ere izan ziren. Bazkide mordoa bildu zen festara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!