SAN Joanak iritsi dira azken egunera, hala ere, jaiak bukatu arte izango dute non ederki pasa oraindik ere nahikoa izan ez dutenek. Izan ere, gaur Baserritarren eguna da eta Elur Txori elkarteak antolatuta, aizkolariak, harri jasotzaileak eta idi dema izango dira. Aurtengoan nobedadea da idi-demarena izan ere orain artean Hernanin ez da halakorik izan. Beraz, idi demazaleek goizeko 10:30etatik aurrera izango dute gozatzeko aukera, Hernaniko Iñaki Intxaurburu eta Lasarteko Inaxio Telleriaren idi pareekin. Horrez gain, eguerdian Urrezko aizkolari txapeldunen kanporaketa proba izango da, Donato Larretxea, Xabier Orbegozo, Arria V eta Jose Mari Olasagastirekin. Deskantsuan Perurena aita-semeak harri jasotzen ariko dira. Arratsaldeko 18:00etan, profesional mailako pelota partiduak izango dira kiroldegiko frontoian. Estelarrean, bigarren partiduan, Xala-Barriola ariko dira Martinez de Irujo-Goñi IIIren kontra. Baserritarren eguneko ekitaldiez gain, gaur izango da azken Azeri dantza eta beti bezala goizeko 09:00etan abiatuko da.
Amaiera ekitaldia
Jaien amaiera ekitaldia ere izango da gaur gauerdian, bertso eskolako kideen eskutik. Ostirala plaza bete jende izatea espero da.
Egitaraua
07:00 Diana Hernani Musika Eskola Publikoko txistulariekin.
07:30 Sokamuturra.
09:00 Azeri dantza.
10:00 Gaztetxoentzako parkea, Atsegindegin.
10:30 Idi-proba: Intxaurburu eta Telleriaren idi pareen erakustaldia,
Plazan.
11:00 Beti Egarriak
txarangaren irteera.
12:00 Haur kategoriako XXXI marrazki lehiaketaren sari banaketa Biterin, Urumea ikastolak
antolatuta.
12:00 Urrezko aizkolari txapeldunen ligaren
kanporaketa, Tilosetan: Donato Larretxea, Xabier Orbegozo, Arria V eta Jose Mari Olasagasti. Deskantsuan, Perurena aita-semeen erakustaldia, harri jasotzen.
16:00 Apar jaialdia, Biterin.
17:30 Haurrentzako zezen txikiak, Latsunbe auzoko kirol pistan.
18:00 Profesional mailako pelota partiduak, kiroldegiko frontoian: Olazabal-Arizmendi/Ongai-Arruti; eta Xala-Barriola/Martinez de Irujo-Goñi III.
18:30 San Joan Konpartsa.
20:00 Perkusioa Samba taldearekin.
22:00 Kontzertua Tilosetan: Motociclon,
Soul Gestapo eta The Brandy Hips.
23:00 Molotoff Irratiko txosnan: Selektah Sound System.
23:45 Jaien amaierako
ekitaldia.
24:00 Hernaniko Bertso Eskolak bandera jaitsiko du Udaletxetik. Ondoren Incansables txarangarekin azken kalejira.