Arratsaldeon hernaniarrok hau da hau festa giroa jai egiteko txarrik ez baita izanez gero gogoa eta gogorik ez izatea Hernanin da arraroa festa egiteko Sanjoanetan izaten denez nahikoa umoretsua izan dadila baita ere aurtengoa
Umorearen beharra dugu eraso ororen aurka Madriletikan etenik gabe ziztaka ta mehatxuka Gasteiztik, berriz, haiei laguntzen lotsa guztia galduta oso leialak direla hortan ezingo du inork uka eskerrak beste batzuk daukaten miresgarri den kondukta
Urte luze bat daramazue zinegotzi ta alkate horregatikan jaso duzue hainbat irain ta atake kikildu eta saldu dirade betikoak oso merke, baina zuek hor segi duzue zuen lekuan jo ta ke, preso guztiok bihotz-bihotzez erruz zaituztegu maite!
Sanjoan jaiak izaten dira ere beste hainbat tokitan giro jatorra bilatzen dugu guztiok holakoetan hori badago, dudarik gabe, Hernanin Sanjoanetan, beraz gaurkoan opa dizuet disfrutatzea festetan milaka muxu potolo eta besarkadak hemendikan.
Pakito Lujanbio Galdeano,
Euskal preso politikoa
Herrera de la Manchako espetxean