HERENEGUN iluntzean Hernaniko preso eta iheslariak gogoan izan zituzten senitartekoek. Ekitaldia Gudarien plazan izan zen arratsaldeko 20:00etan. Ekitaldiaren aurretik herriko kaleetan barrena manifestazioa egin zen Euskal Herriak askatasuna behar du lema zuen pankartarekin. Ondoren, plazako ekitaldian presoen familiartekoen hitzak, dantza eta musika izan ziren eta senitartekoak presoen argazkiekin atera ziren.