Axeria jende artean katiatuta

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 26a, 02:00

San Joanetako lehenengo Axeri dantza izan zen atzo, eta herritarren irrikia nabarmendu zen, kaleak bete betean ibili behar izan baitzuten, bai axeriak eta bai sokan zihoazenak. Gaua ohean pasa ez zuten zenbait lagun baziren atzo Axeri dantzan, baina gehienak horretarako jaikiak. Izan ere, egun luzea zen atzokoa, koadrila askok bazkaria baitzuten eta goizaldera arte primerako giroa izan zen. Gaur goizean izango dira San Joanetako bigarren sokamuturra eta Axeri dantza, atzo hankak eta bizkarrak nahiko berotu ez zituztenentzat. Gaur bertso jaialdia Gaur ere ekitaldi ugari izango dira, goiz eta arratsalde. 19:30etan, bertso jaialdia izango da Gudarien plazan, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Xabier Legarreta, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Jon Maia bertsolariekin, Gorka Toloxa gai jartzen dela.


Egitaraua
07:00 Diana Hernani Musika Eskola Publikoko txistulariekin.   
07:30 Sokamuturra.       
09:00 Azeri dantza.       
Errepresaliatuen eskubideen aldeko eguna: txaranga, bideo emanaldiak, abeslariak...
10:00 Herri-jolasak, gimnasia  erakustaldia eta kantu korala Goiz Eguzki bilgune sozialean. Ondoren, sari banaketa eta luntxa.       
11:00 Betiola Elizatxo
txarangaren irteera.       
11:30 Hortzmuga taldearekin haurrentzako emanaldia Atsegindegi plazan: Superplast.   
12:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa Kriskitiña dantza taldearekin.   
17:30 Haurrentzako zezen txikiak Latsunben.   
18:00 Ttarla taldearen emanaldia Gudarien plazan.   
18:30 Gaztetxoentzat graffitiak, piñatak, serigrafia eta txapa tailerrak Latsunben.   
19:30 Bertsolariak Gudarien plazan. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Xabier Legarreta, Unai Agirre, Iker Zubeldia, Jon Maia.
Gai jartzailea: Gorka Tolosa. Elur Txori elkartea.   
22:30 Aiko  taldearekin erromeria Plaza Berrian.   
23:00 Molotoff Irratiaren txosnan disko jartzailea.   
24:00 Nekaezinak txaranga.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!