Karobi elkarteak mus txapelketako sariak banatu zituen ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 24a, 02:00

Ostiralean aurtengo mus txapelketako afaria egin zuten Karobi elkartean. Jende mordoska bildu zen eta giro ederrean afaldu zuten. Afalostean aurtengo mus txapelketako sariak banatu zituzten; Rufino izan zen sariak ematen. Pako eta Patxi izan ziren irabazleak eta Juan eta Gaspar bigarrenak. Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu zuten lagunei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!