Pelotari gazteen Hernaniko txapelketa jokatu berri da eta finalak jokatu zituzten lehengo igandean. Benjaminetan, lehen mailan, Alkorta-Pagola geratu ziren irabazle, eta bigarren Arraras-Noble II; bigarren mailan, Garcia-Olazabalek irabazi zuten eta hirugarren Iglesiak-Harto geratu ziren. Alebinetan, lehen mailan, Hernani-Noble izan ziren txapeldun, eta Solano-Presa bigarren; bigarren mailan, Iriondo-Perezek irabazi zuten eta Arruti-Lejardi izan ziren bigarren. Infantiletan, lehenengo mailan, Paredes-Tolosak irabazi zuten eta Eskudero-Urkizu geratu ziren bigarren; bigarren mailan, Santa Kruz-Jauregi izan ziren irabazle eta Beloki-Ibargoien geratu ziren bigarren.