Zezen suzkoak bitan aterako dira aurtengo San Joanetan

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 24a, 02:00

Gaur zezen suskoa gaueko 23:45etan aterako da Zinkoenean. Sei izango dira irtengo diren zezenak eta ordu erdi inguru ibiliko dira plazan zehar jendearen atzetik korrika. Lehengo urtean izan zen moduan, aurtengoan ere, bitan izango dute zezen suzko zaleek gozatzeko aukera. Azken egunean, 27an, Bertso Eskolak San Joanetako bandera jaitsi bezain laister, beste zezen suzko bat aterako da udaletxeko plazara. Jaiei amaiera ematera hurbildu diren guztiak beren lekuetatik mugiaraziko ditu plazan igaroko dituen bost minutu inguruetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!