PABLO Piroteknia asturiarra izango dan San Joan gau honetan Hernaniko zerua koloretako su artifizialez beteko eta argituko duena. Suak 22:45etan hasiko dira. Azken urteetan egin den moduan, Santa Barbarako harrobitik botako dira eta eguraldiak laguntzen badu, ordu laurden edo hogei minutu inguru iraungo dute.
Kale mozketa
Suak Santa Barbarako harrobitik botatzen direnetik egin den bezala, aurtengoan ere honen inguruko kaleak moztu egingo dira; ustekabean akatsik egonez gero, babesteko. Beraz, jaietan eduki behar diren segurtasun neurriak hartuko ditu udaltzaingoak su artifizialak direla eta. San Joan egunean, gaueko 21:00etatik aurrera ezingo da autorik utzi Santa Barbara mendiko hegoaldeko magalean eta ezta bertan dagoen aparkalekuan ere. Alberro sagardotegira bidean dauden 67 eta 69 zenbakien artean, biak barne, ere ez. Gaueko 22:30etatik aurrera ezingo da aipatutako eremu hauetatik inor pasa. Neurriak errespetatzea eskertzen da.