musika ekitaldi asko antolatu dira arratsaldetik hasita San Joan egun honetarako. Datozen egunetan ere ez da musika emanaldirik faltako. Ahmer elkarteak musika emanaldia antolatu du gaur arratsalderako. Hernani geroz eta herri multikulturalagoa dela kontuan izanda, Kulturarteko musika ekitaldi dotorea antolatu du: Yanicet & Santiago Habana talde kubatarra eta Tamsna musika afroarabiarra egiten duen taldea. Urbieta kalean, Txantxangorri parean, 18:00etan.
‘Karrozak’ Atsegindegin
Eibarko Lisker musika taldea bere herriko jaiak utzi eta Hernaniko San Joan jaietara etorri da hernaniarrak animatzera. Gainera, bi ekitaldi izango dituzte egun berean. Lehendabizi, arratsaldeko 20:00etan ‘familiarteko dantzaldia’ emango dute Atsegindegi plazan, arratsaldea musika doinuez eta gorputza mugituaz pasa nahi dutenentzat. Hala ere, gaueko parranda gustokoago dutenek ere izango dute talde eibartarra entzuteko aukera. Arratsaldeko saioaren ondoren atsedenaldi bat egingo dute eta gaueko 23:30etan itzuliko dira. Atsegindegiko plazan jarraituko dute ‘dantzaldi karrozarekin’.
Txaranga eta kalejira
Kontzertu edo emanaldi baten aurrean, leku berdinean egotea gustatzen ez zaienentzat ere, egongo da aukera San Joan egun honetan. Gaueko 23:00etan urtero irteten den Xalaparta txarangak jarriko du musika kaleetan zehar. Gau erdian herri-dantzak eta kalejira izango dira, dultzaineroek lagunduta, 24:00etatik aurrera. Eguna ondo bukatzeko kalejira ondoren Larrain dantza izango da Plaza Berrin. Beraz, gorputza dantzan jarri nahi duten guztiek aukera izango dute musikaz disfrutatzeko kontzertuetan, txarangaren atzetik edo kalejiraren batean.