Urtero bezala, sorginek ez zuten hutsik egin San Joan bezperako hitzordura. Aurretik herriko kaleetan barrena ibili ziren, Paradoretik abiatuta, sorgin dantzan. Ondoren herriko plazara hurbildu eta antzelanari ekin zioten. Aspaldiko pertsonaiak izan arren, ez dituzte ahaztu orduko eta oraingo gizarteak dituen arazoak, horregatik, orduko inkisizioari eta egungo etxebizitzaren arazoari eta torturari buruzko antzezlanak egin zituzten, jendez gainezka zegoen plazan. Txalo zaparrada luzeak jaso zituzten eta San Joan suari utzi zioten tartea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!