Dantza suelto txapelketa Plazan

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 24a, 02:00

Gaur arratsaldeko 18:00etan dantza sueltoko txapelketa izango da Gudarien plazan. Euria eginez gero, Sandiusterrin egingo da. Bikote bakoitzak txistuarekin jotako fandangoa eta trikitixarekin jotako arin-arina dantzatuko ditu. Epaimahaia Gipuzkoako Dantzari Biltzarrak osatuko du eta irabazleek Gotzon Huegunek egindako bi taila eramango dituzte. Partehartzaileen artean bi bikote hernaniar eta misto bat izango dira: Xabier Segura eta Lierni Martiarena, Oscar Carpintero eta Laura Carpintero anai arrebak eta Aimar Abad eta Izaskun Besada (Pasaia).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!