hasi dira San Joanak. Atzo eguerdian plaza betean, Hernaniko Bertso Eskolak omenaldia jaso zuen, 27 urteko ibilbidearengatik. Festa Batzordearen izenean Jokin Zubeldiak kantatu zien bertso bat bertso eskolako kideei:
Beste batzuek kantatzen dute
beti tabladu honetan
jakin zazute gaurko hontan
nik zergatik kantatzen detan
bertso eskola omentzen degu
guk aurtengo San Joanetan
Egin dezuten lanarengatik
hogeita zazpi urtetan
Doinu berezi bat jartzearren
Hernaniko kaleetan
Ondoren, Udaletxeko balkoitik bertso bana kantatu zuten Eli Pagola, Joxe Luis Urdangarin eta Antton Garinek eta suziriak bota eta Hernaniko bandera eta ikurriña altxa zituzten bertso eskolako kideek. Hortik aurrerakoa dena izan zen festa: jende andana, musika, buru haundi eta erraldoiak... Gora San Joanak!