TXIKIENENTZAKO ekitaldi ugari antolatu dira festetan, hauek ere gozatu dezaten. Gaur 12:00etan, Urumea txarangaren irteera izango da. Bihar, ordu erdi beranduago, haurren danborrada izango da. Gainera, arratsaldeko 17:00etan, Atsegindegiko plazan ino, ino bonbardino emanaldia izango da Anemona oskola eta Kamarroi taldearen eskutik. Goiztiarrentzat, ekainaren 25ean, haur kategoriko XVIII. amurrain-arrantza lehiaketa egingo da Urumean. Herrian barrena bueltatxo bat eman nahi dutenek goizeko 10:00etan txu-txu trena izango dute haurrentzako parkearekin batera, Atsegindegiko plazan. Ostegunean bertan, eguerdiko 12:00etan, buruhandiak izango dira. Arratsaldean berriz bi ekitaldi ordu berean: 18:30etan; herri jolasak Atsegindegin eta zinta lasterketa Latsunbe auzoan. Ostegunean Hortzmuga taldeak Superplast izeneko emanaldia emango du Atsegindegin eta arratsaldeko 18:00etan gaztetxoentzako graffitiak, piñatak, serigrafia eta txapa tailerrak izango dira Latsunben. Azkeneko egunean apar jaialdia izango da Biterin, jaiei amaiera bikaina emateko.
Urtero bezala, asteazkenetik ostiralera zezen txikiak izango dira Latsunbeko kirol pistan, 17:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!