DISKOJAIA antolatzen adituak diren Abibako kideak Atsegindegiko plazan izango dira koadrila egunean, gaueko 23:00etan.
Dibertigarria eta ezberdina den argi eta soinu espektakulua ekarriko dute beste behin ere herrira. Bertan, estilo guztietako musika jartzen duten DJ adituak ariko dira. Hauetaz gain, gogo-ak ere izango dira oraingo eta lehengo musika dantzatuko dutenak. Giroa ziurtatua dago Atsegindegin, Abiba etorri izan den aldiro ikusi izan den moduan.
Bestalde, ordu berean, gau elektronikoaz gozatzeko aukera izango dute Tilosetara hurbiltzea erabakitzen duten guztiek. Bertan DXPE eta Alivio hernaniarrak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!