EMAKUMEA Pilotari Eguna ospatu zen joan den ekainaren 14an Iruran, girio ederrean ospatu ere. Emakumea Pilotari ekimena Gipuzkoako Euskal Federazioak 2004an martxan jarritako ekimena da eta aurtengo ikasturtean zehar 25 urtetik gorako emakumeentzat paleta ikastaroak antolatu dituzte, besteak beste. Ikastaro horietan ibilitako 60 bat emakume bildu ziren ekimenaren bueltako jaialdian, tartean Hernaniko 17 emakume.
Gipuzkoako txapelketan hernaniarrak bikain
Emakumea Pelotari Egunean, besteak beste, Gipuzkoako I. Txapelketa Herrikoia jokatu zen, bertan 8 bikotek hartu zuten parte, tartean Hernaniko bi: Amaia Etxezarreta eta Lurdes Tranche; eta Idoia Tejedor eta Kristina Galdeano. Azken hauek txapelketako txapeldun izan ziren, finalera iritsi zen Donostiako bikoteari 14-4 irabazita. Txapelketan parte hartu ez zutenek ariketa ezberdinak egin zituzten goizean zehar, Zarautz, Donostia, Tolosa eta Arrasateko emakumeekin batean. Sari banaketaren ondoren, denak bazkaltzera joan ziren.