Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AURTEN ere pelota partidu elegantea izango da Hernanin, pelota elkarteak antolatuta. Irujo eta Goñi III ariko dira Xala eta Barriolaren aurka. Partidua jaialdiko bigarrena izango da; aurretik Ongai eta Arruti ariko dira Olazabal eta Arizmendiren aurka. Ostiralean izango da, arratsaldeko 18:00etan, kiroldegiko pelotalekuan. Sarrerak salgai daude Guria, Oindi eta Aralar tabernetan. Eserita 30 euroan, zutik 15 euroan eta 16 urtez azpikoentzat 5 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!