Bihar eguerdiko 11:30etan irtengo dira 90 lagun inguru. Hauetatik 50 Santa Barbara elkarteko haurrak izango dira eta 40 Etxeberri Elkartekoak. Adin tartea sei eta hamabi urte bitartekoa izango da. Helduen tanborradan bezala, hemen ere taldea danbor jole, kantinera eta sukaldariz osatua egongo da. Ordu t’erdi inguru ibiliko dira txikiak Santa Barbarako elkartetik atera, Plaza Berrira joan eta Gudarien plazara egingo duten ibilbidean tanborrak astintzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!