Larretxea, Arria V eta Olasagasti, Tilosetan, Urrezko Aizkoran

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 23a, 02:00

Baserritarren egunean herri kirolak izango dira aurten ere San Joan jaien barruan, ostiralean, Elur Txori elkarteak antolatuta. Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Ligako saioa egingo dute goi mailako hiru aizkolarik: Donato Larretxea arantzatarra, Xabier Orbegozoa Arria V errezildarra eta Joxe Mari Olasagasti igeldoarra ariko dira nor baino nor. Donato Larretxea izango da Hernaniko saioa irabazteko faborito nagusi, baina Arria V eta Olasagasti ere ez dira edozein eta saiatuko dira gauzak estu jartzen txapelketako lehen fasean.

Perurenatarrak harri jasotzen
Urrezko Aizkorako saioaz gain, harri jasotzaileak ere izango dira Baserritar Egunean, Tilosetan. Perurena aita semeak ariko dira harria jasotzen, Urrezko Aizkorako deskantsuetan. Leitzako harri jasotzaileek erakustaldi asko egiten dituzte herriz herri, eta ez da Hernanira batera etorriko diren lehen aldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!