Idi demak lehenengoz Hernanin, Baserritar Egunean, Gudarien plazan bertan

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 23a, 02:00

Aurtengo San Joan jaietako nobedadeetako bat idi demarena izango da, aspaldiko urteetan herri kaxkoan egin ez den kirola. Baserritarren egunean izango da, ostiralarekin, goizeko 10:30etan, Gudarien plazan bertan. Baserritar eguneko ekitaldi askoren moduan Elur Txori elkartea izan da antolatzailea.

Erakustaldia
Idi dema erakustaldia izango da aurtengoa, berez jokoan ez dago gauza askorik. Baina, horrelakoak beti izaten du erronka kutsua eta Intxaurburu eta Telleria saiatuko dira ahalik eta paperik onena egiten. Iñaki Intxaurburu hernaniarrak plazara lehenengo aldiz aterako den idi parea ekarriko du San Joanetara. Inaxio Telleriak, berriz, gutxitan, baina lehendik plazara ateratako idi parea dakarki herriko festetara. Seguru ikuskizun ederra izango dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!