Pelota jaialdi haundia izango da aurten ere San Joan jaien barruan, pelota elkarteak antolatuta, Aspe enpresako pelotariekin. Xala eta Barriola ariko dira Irujo eta Goñi IIIaren aurka partidu estelarrean. Jaialdiko bigarren partidua izango da estelarra, eta lehen partiduan Olazabal eta Arizmendi ariko dira Ongai eta Arrutiren aurka. Jaialdia, ekainaren 27an izango da, ostiralarekin, arratsaldeko 18:00etan, kiroldegiko pelotalekuan.
Puntako pelotariak ostiralean
Azken urteetan, pelotari haundiak etorri izan dira San Joanetako jaialdira. Abel Barriola Leitzako atzelaria finala jokatu berritan etorriko da Hernanira, joko maila onean; goruntz ari den Yves Salaberri Xala izango du aurrean (berez Gonzalez zen etortzekoa, baina lesio bat izan du) eta aurkari Juan Martinez de Irujo ikusgarria, eta Goñi III atzelari segurua izango dituzte. Hortzak zorroztu zaizkionak, Guria, Oindi eta Aralar tabernetan ditu sarrerak salgai. Eserita zenbakidun eserlekuetan, 30 euro; Zutik zenbakirik gabe 15 euro; eta 16 urtez azpikoek 5 euro.