Bertso jaialdia ostegunean, Gudarien plazan

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 23a, 02:00

Urtero izaten du bertsoak bere tokia San Joan jaietan, baina aurten leku berezia hartuko du. Txupinazoan eta errondan entzuteaz gain, bertso jaialdian ere izango da bertsoak entzuteko aukera, Elur Txori elkartearen eskutik. Ostegunean, hilak 26, izango da bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Xabier Legarreta, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Jon Maia ariko dira bertsotan, Gorka Tolosaren aginduetara. Gudarien plazan izango da saioa, arratsaldeko 19:30etan. Eguraldiak lagunduko ez balu, Atsegindegin egingo litzateke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!