San Joanetako erronda gaur arratsaldean izango da

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 23a, 02:00

San Joanetako erronda irtengo da gaur, herriko kaleetan barrena, Ohitura Zaharrak abesbatzak antolatuta. Kopla kantari ariko dira urteroko moduan, Kaxkoan. Guztien artean kantatuko dute San Joanetako kopla: ‘Dios te salve’ ongi etorri gabon Jainkuak diela Legiarekin kunpli dezagun Aita San Joanen bezpera Horren ondoren, bertsolariek kantatuko dituzte koplak, geldi aldi bakoitzean. Nahi duen guztiak du gaur errondan ateratzeko aukera. San Joanetako errondan baserritar jantzian ateratza da ohitura, baina alkandora txuriarekin. Zita, arratsaldeko 18:15etan da Zaharren Egoitzan, errondari hasiera emateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!