Haurren tanborradaren txanda gaur eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 24a, 02:00

Santa Barbara elkarteko haurrak eta Etxeberri Elkarteko haurrak izango dira gaurkoan herriko kaleak danbor hotsez beteko dituztenak. Goizeko 11:30etan aterako da danbor jole, kantinera eta sukaldariez osatutako taldea. Santa Barbara elkartetik 50 gaztetxo aterako dira eta Etxe Berri Elkartetik 40. Guztira 90 izango dira Santa Barbara Elkartetik abiatu, Plaza Berrira joan eta Gudarien Plazarako ibilbidea egingo dutenak. Ekitaldiak ordu eta erdi inguru iraungo du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!