Jaiak direla eta, zamalanen ordutegia murriztu egingo da Kaxkoko Kale Nagusian, Kardaberaz kalean, Gudarien Plazan eta Zapa-Karkaban. Honakoa izango da ordutegia: Bihar, astelehena, goizeko 06:00etatik 11:00etara izango da; asteartea, San Joan eguna, jai izango da; asteazkenean eta ostegunean, hilak 25 eta 26, goizeko 06:00etatik 07:15etara eta eguerdiko 13:00etatik 15:00etara; eta ostiralean, hilak 27, 11:00etatik 13:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!