Palankarien proba gaur Sagastialden

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 22a, 02:00

Palankarien 27garren proba izango da gaur Sagastialden, Etxeberri auzoko Lagun Artea elkarteak antolatuta. Euskal Herri osoko palankariak elkartuko dira. Atlhetico San Sebastianeko Fernando Dublang izan zen joan den urteko irabazlea, 34.40 metroko jaurtiketarekin, baina parte hartu zuten hernaniarrak ez ziren makalak izan: Servando Rivasek, junior kategorian, 21.21 metroko jaurtiketa egin zuen eta Xabi Saratxagak, beteranoetan, 11.10 metroko jaurtiketa egin zuen. Goizeko 10:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!