Hernaniko Bola Txapelketako bigarren tiraldia gaur Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 22a, 02:00

Hernaniko Bola Txapelketako bigarren tiraldia izango da gaur, Goiz Eguzki bilgune sozialeko bola tokian, goizeko 10:00etan hasita. Hiru tiraldi izango ditu txapelketak. Lehenengoa joan den asteburuan izan zen Ereñotzun: Fernando Galarraga Elur Txoriko bolaria zan zen irabazle, 35 brila botata. Bixente Gerra bigarren, 34 brilarekin, Zeferino Agirre hirugarren, Antonio Goenaga laugarren, eta Nikolas Osaba bosgarren, denak 33 brilarekin. Hirugarren tiraldia hilaren 25ean izango da, Florida auzoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!