Txantxangorri elkarteak antolatuta, Gipuzkoa mailako muestrako txakur txapelketa izan zen ekainaren 15ean, Xoxokan. Guztira arraza kontinentaleko 5 txakurrek hartu zuten parte eta arraza ingeleseko 16k. Arraza kontinentalean onena Sultan de Ubarbu izan zen, Iban Perezena. Bigarren Laiz de Ubarbu izan zen, Sergio Lopezena. Arraza Ingelesean, onenea Kurdo izan zen, Koldo Muruarena; bigarren Urko, Santiago Bernardorena; hirugarren Valdi izan zen, Txomin Rigelena; laugarren Andone izan zen, Joxean Urdanpilletarena. Herri mailako onena Negu izan zen, Joaquin Izetarena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!