Gaur paletako finalak jokatuko dira kiroldegian, 10:00etan hasita. Aurreneko partidua teniseko pilotarekin izango da eta Ane eta Nerea ariko dira Maider eta Maialenen aurka. Bigarren partiduan, Ariane eta Miren ariko dira Maider eta Amaiaren kontra, gomazko pelotarekin; 3garren partidua aurten
lehenengo aldiz jokatu den Emakumeen Txapelketako finala izango da: Idoia eta Iratxe ariko dira Axun eta Agurtzaneren kontra. Azkeneko partidua Hernaniko XII Pala Txapelketakoa izango da: Oskar eta Angel Iñigo eta Mañelen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!