kirolariek aukera ederra dute gaur beren sasoia neurtzeko, kirol batean baino gehiagotan gainera. Gaur jokatuko da Atleta Osoaren froga, aurten 36garren aldiz, Etxeberri auzoko Lagun Artea elkarteak antolatuta. Kirolariek aukera izango dute beren abilidadea erakusteko bizikletan, korrika eta pixu altxatzen.
Froga ezberdinak
Atletismoko pistatik abiatuta, bost kilometro baino gehiago egingo dituzte bizikletan; korrika jarraituko dute, eta bost kilometro pasatsuko ibilbidean, besteak beste, Urumea ibaia gurutzatu beharko dute; ondoren berriz bizikletari heldu eta beste bost kilometro paseak egin beharko dituzte, eta azke-neko 600 metroak korrika egingo dituzte. Frogen artean, laugarren froga bat ere egin beharko dute, izan ere, ibilbidean barrena, zakua altxatzeko froga egin beharko dute.
Bertan izen emateko aukera
Goizeko 10:30etan hasiko da froga, Sagastialdeko atletismo pistan eta parte hartu nahi duenak bertan izena emateko aukera izango du 09:30etatik 10:30etara. Froga bukatu eta gero, sari banaketarekin batera, ondo merezitako hamaiketakoa egingo dute.