ASKOK eta askok aurretik hasi dituzten arren, bihar hasiko dira ofizialki herriko jaiak. 11:45etan Hernaniko Bertso Eskolaren aurkezpena eta omenaldia izango da, hala aukeratu baitu Jai batzordeak jaiei hasiera eta bukaera emateko.
12:00etan txupinazoa
12:00etan, urtero bezala Plaza bete jende, bandera jasoko dute eta suziriak botako dituzte. Orduan bai, hasiak izango dira herriko jaiak. Udal Txistulari Bandak San Joan Martxa joko du, Kriskitiñako kideak dantzan hasiko dira, erraldoiak eta buruhaundiak aterako dira, eta baita Urumea ikastolako txaranga ere; eta txistu, dultzaina, alboka eta trikitixa doinuak zabalduko dira kaleetan barrena. Ostiralera arte atsedenik gabe ibiliko dira herritarrak, ezin kabiturik.
Urteroko ekitaldi bereziak
Diana, xexenak, txoznetako kontzertuak, Atsegindegiko dantzaldiak, suak, erraldoi eta buruhaundiak, karruselak, Akelarrea... urteroko ekitaldiak ez dira faltako, ezta hain estimatua den Azeri Dantza ere. Azeri Dantza asteazkenetik ostiralera Hernaniarrek hain estimatua duten Azeri Dantza hiru egunetan izango da, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean. Goizeko 09:00etan kalean barrena abiatuko dira bati baino gehiagori bizkarra berotuz.