aurten ere pozik egoteko motiboak dituzte Azeri Bila frogako antolatzaileek. Korrikalari ugari bildu baita gero eta sona haundiagoa lortzen ari den froga honetan. Helduen mailan guztira 300 korrikalarik hartu zuten parte.
Gizonezkoetan aurrena Martin Blazquez izan zen, Lasartekoa, 00:29:22:03 denborarekin. Bigarren Urnietako Endika Gartzia izan zen, 00:30:21:50 denborarekin; eta hirugarren, Oñatiko Asier Urdanpilleta, 00:30:48:81 denborarekin.
Emakumezkoetan, aurrenekoa Hondarrabiako Claudia Behobide izan zen, 00:36:20:44 denborarekin; bigarren, Lasarteko Pili Bodegas, 00:36:40:62 denborarekin; eta hirugarren, Irungo Jaione Galdos, 00:37:38:78 denborarekin.
Gizonezkoetan aurreneko hernaniarra, Sergio Roman izan zen, 00:31:05:18 denbora eginda. Sailkapen orokorrean 4garren postua lortu zuen.
Emakumezkoetan aurreneko hernaniarra Eva Esnaola izan zen, 00:38:17:59 denbora eginda. Sailkapen orokorrean bosgarren postua lortu zuen.
Kadete, infantil, alebin eta benjamin mailan ere izan ziren korrikalariak atzoko frogan. Guztira 500 neska mutilek hartu zuten parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!