Zenbat denbora daramakizu boxeoan?
Zazpi urte daramazkit, baina urte eta erdi geldirik pasa dut, ama hil zitzaidanetik. Baina orain berriz forman jarri nahi dut eta tope egon, urte eta erdi barru edo profesionaletara pasatzeko. Estatuan barrena konbate asko egin izan ditut eta neoprofesional moduan ibilia naiz lehen ere. Orain badakit zer nahi dudan eta ikusi nahi dut ea pixka bat gehiago eman dezakedan, ondo entrenatu.
Kirol gogorra ez al da boxeoa?
Bai gogorra da, baina pertsonalki asko lasaitzen zaituena. Ring-ean egiteko kirola da ez ring-etik kanpora. Ez da kolpeak emate hutsa, estrategia du, abilidadea behar da... eta batez ere oso forman egon behar da.
Konbateak prestatzen dituzue?
Ez, konbatea bera ez dugu prestatzen. Golpeak botatzen dituzu, baina buruarekin, eta entrenatzaileak azaltzen dizu non sartu kolpeak, min non egin.
Fisikoa edo teknika behar da gehiago?
Fisikoa ia %90 da. Fondoa baduzu eta teknika ona ondo ibili zintezke, baina teknika izanagatik fondorik ez baduzu segituan egingo duzu bera.
Helburua profesionaletara sartzea duzu beraz?
Bai nahi nuke hori, baina oraingoz dauzkagun konbateetan nahi dut zentratu, eta ondo entrenatu. Bestela ez dakizu hor goian zer aurkituko duzun. Goiko maila gogorra da eta ondo prestatu ezean asko sufritzen da.