Fermin Etxeberriaren oroimenezko I. Estropada izan zen atzo

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 22a, 02:00

Fermin Etxeberriaren omenezko aurreneko estropada izan zen atzo Elorrabin. Fermin Etxeberria Hernaniko Arraun Elkartean urtetan ibili zen eta hura gogoratzeko egin zuten atzoko ekitaldia. Mutil eta infantil kategorian txapelduna Tolosaldea izan zen eta Hernani hirugarren izan zen estropada honetan. Nesken kategorian aurrena Koxtape izan zen eta Hernani 4garren. Jubenil eta senior mailako mutilen kategorian, aurrenekoa, Tolosaldea izan zen eta Hernani 4garren. Sari banaketan Fermin Etxeberriaren senitartekoek banatu zituzten trofeoak eta Hernaniko Arraun Elkartea Ferminen irudiz osatutako oroigarri bat eman zien senitartekoei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!