Boxeo eta kick boxing konbateak gaur kiroldegian: Gipuzkoa Nafarroa-Iparraldea

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 21a, 02:00

Boxeoa eta kick boxinga gustoko duenak urteroko zita du gaur Hernaniko kiroldegian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Kuraia eta Paco Bueno gimnasioek antolatu dute jaialdia Manu Carrasco Hernaniarrarekin batean, eta Udalak lagunduta. San Joan jaien barruan badira urte batzuk horrelako konbateak egiten dituztela eta gaur Gipuzkoako borrokariak ariko dira, Iparraldeko Aviron Bayonnais eta Nafarroako Kanku gimnasioetako borrokarien aurka. Sarrerak bertan hartu ahal izango dira (15, 12 edo 10 eurotan) Gipuzkoa ordezkatzen Ibai Mitxelena, Ander Azurmendi eta Leandro Frois ariko dira kick boxinean Kuraia taldekoak. Mitxelena Euskadiko Txapeldun gelditu da aurten eta Espainian brontzezko domina lortu du, kruzero pisuan. Ander Azurmendik ere lortu izan du medaila Super Walter pisuan eta Leandro Frois Espainiako txapeldun gelditua da Pisu erdian.

Boxeoan bi konbate
Boxeoan bi konbate izango dira. Gipuzkoa ordezkatzen Paco Bueno gimnasioko Yuri Pompilio eta Iban Estevez Roko ariko dira. Gaurko konbateen aurrean, Ibai Mitxelena, Iban Estevez eta Yuri Pompiliorekin hitz egiteko modua egin du Hernaniko Kronikak eta hirurak gogotsu irtengo dira ring-era.

Garai bateko afizioa
Gaur egun boxeoak ez du lehen zuen afizioa hemen inguruan, gora egiten ari dela diotenak ere badiren arren. Santin edo Manu Carrasco bera maila altuan ibiliak dira garai batean. Argazkian Manu Carrasko ageri da 1976ko konbatean, Jose Cantero Picon Espainiako Txapeldunaren aurka. Europako txapeldunen aurka ere egin izan zuen borrka Carrascok.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!