Ortiz de Arri eta Perez bikotea izan da aurtengo bi bitako Kronika pelota txapelketako txapelduna, atzo jokatu zen finalean Iraola eta Legarretaren kontra 22 eta 16 irabazi eta gero. Hirugarren postua Aranburu eta Urdangarinek lortu zuten, Artola eta Latxeri 22 eta 15 irabazita. Bestalde, buruz buruko Kronika pelota txapelketa irailean hasiko da eta dagoeneko izen ematea zabalik dago. Parte hartu nahi duenak Kronikara jo dezakete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!