Zaharren Egoitzan San Joanak ospatuko dituzte astelehenetik aurrea. Egun horretan domino txapelketa izango da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Asteartean goizeko 10:30etan, igel txapelketa izango da; eguerdiko 12:00etan, meza nagusia eta arratsaldeko 17:00etan, bingo berezia. Ekainaren 25ean, goizeko 10:30etan, toka txapelketa izango da eta arratsaldeko 17:00etan, merienda berezia. Ekainaren 26an, 17:30etan, Cum jubilo abesbatzaren kontzertua izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!