San Joanetan zamalan ordutegia murriztu egingo dela jakinarazi du Udaltzaingoak. Ekainaren 23an zamalanak goizeko 06:00etatik 11:00etara egin ahal izango dira; ekainaren 24a, San Joan eguna denez, jai eguna izango da; ekainaren 25 eta 26an zamalanak goizeko 06:00etatik 07:15etara eta eguerdiko 13:00etatik 15:00etara egin ahal izango dira, ekainaren 27an, zamalanak eguerdiko 11:00etatik 13:30etara egin beharko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!