Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da gaur, Altsasuko Burunda pelotalekuan, goizeko 11:00etan. Hernaniko Bertso Eskolako Asier Azpiroz zubietarra bertan ariko da, Gipuzkoatik sailkatuta. Azpiroz azpitxapeldun izan zen Gipuzkoan eta aukera badu gaur saio ona egin eta sariren bat lortzeko. Berarekin batean beste 11 bertsolari ariko dira kantuan, probintzia guztietakoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!