Etxabe-Altuna II Urrutia-Lizasoren kontra gaur final haundian

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 21a, 02:00

THERMOTECHNIC Torneoa iritsi da finalera eta bertan izango da Jokin Etxabe, Hernanin bizi den azkoitiarra. Bikote Altuna II izango du. Bikoteak esperientzia haundia du. Biak batera bi bitako txapelketa ofizialeko lau finaletara iritsi dira eta bat irabazi era egin zuten, 1997garren urtean. Txapelketa honetan erakutsi dute ez zaiela ondo jokatzea ahaztu, izan ere, hiru partidu irabazi dituzte: 40-30, Zeberio II-Ezkurraren kontra; 40-32 Urriza-Iriarteren kontra; eta 40-30 Juaristi-San Miguelen kontra. Finalera iritsi den bigarren bikotea Urrutia eta Lizasok osatzen dute. Txapelketan zehar erakutsi dute oso ondo moldatzen direla elkarrekin eta gain hartzeko bikote gogorra dela. Printzipioz finaleko faboritoak izango dira. Thermotechnic torneoko finala gaurko jaialdiko bigarren partidua izango da. Horrez gain, beste partidu hauek ere jokatuko dira: Zulaika-Zubizarreta/Etxeberria IV-Etxezabal; Ezkurra-Aizpuru/Zeberio II-Eizagirre; eta Uterga-Iriarte/Juaristi-Badiola. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da, Galarretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!