Pala txapelketa ezberdinetako finalak jokatuko dira bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 21a, 02:00

PalA txapelketa ezberdinetako finalak jokatuko dira bihar kiroldegian. Kirol Patronatuak antolatu ditu txapelketak eta balorazio ona egin du. Gazteen txapelketan 26 neskek hartu dute parte eta horrez gain, azpimarratu du aurten jokatu dela emakumeen aurreneko pala txapelketa.

Lau final
Honakoak dira jokatuko diren finalak. Goizeko 10:00etan hasita, palan eta teniseko pelotarekin Ane-Nereak jokatuko dute Maider-Maialenen kontra. Jarraian, gomazko pelotarekin finala jokatuko dute Ariane-Mirenek Maider-Amaiaren kontra. Hirugarren partidua emakumeen aurreneko pala txapelketakoa izango da, Idoia-Iratxe ariko dira Axun-Agurtzaneren kontra. Azkeneko finalean Oscar-Angelek jokatuko dute Iñigo-Mañelen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!