YONE boutique Hernaniko areto futbol taldeak partidu oso garrantzitsua jokatuko du gaur Astigarragako kiroldegian. Hernaniko taldeak Gipuzkoako Ligako hirugarren dibisioan jokatu du denboraldi honetan eta gaurko partiduan jokatzen da bigarren dibisiorako igoera. Aurkari Mª Carmen Naturista talde oiartzuarra izango du.
Hernaniko taldeak denboraldi oso ona egin du eta Oiartzungo taldearen kontra jokatutako bi partiduak irabazi ditu. Hala ere, ez du gehiegi fidatu nahi eta dena ematera aterako da. Hernani sailkapeneko aurreneko postuan dijoa bestalde, denboraldian jokatutako 29 partiduetatik 26 irabazita.
Partidua gaur, arratsaldeko 18:00etan jokatuko da, Astigarragako
kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!