Atleta osoaren froga bihar, Atletismo pistatik abiatuta

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 21a, 02:00

ATLETA osoa froga izango da bihar, Etxeberriko Lagun Artea elkarteak antolatuta, aurten 36garrena. Urtero bezala, korrika, bizikletan eta pisu altxatzen ariko dira parte hartzaileak. Froga goizeko 10:30etan hasiko da atletismo pista eta aurrena 5.380 metro egingo dituzte bizikletan. Ondoren, korrika 5.300 metro egingo dituzte, eta bukatzean berriro ere 5.380 metro egin beharko dituzte bizikletan. Tartean hainbat zaku altxa beharko dituzte. Bukatzeko atletismo pistari buelta eman beharko diote korrika.

Sagastialden paseatzen dutenentzat
Sagastialden, Etxeberri eta Antziola artean dagoen bidean pasiatzen ari direnei ohartarazi diete, faborez, igandean goizeko 10:30etatik 11:30etara ingurua libre xamar uzteko.

Palankarien froga
Palankarien froga ere izango da igande goizean, 10:30etatik aurrera, atletismo pistan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!