Azeri bila frogarako prest dira korrikalariak

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 21a, 02:00

Azeri Bila froga izango da gaur arratsaldean, Urbieta kaletik abiatuta. Aurten 10garren urtea da froga hau egiten dela eta dagoeneko jarraitzaile ugari bildu ditu, herritarrak gehienak baina baita inguruko herrietatik etortzen direnak ere. Iaz, esaterako, sekula baino jende gehiago bildu zen, helduen mailan bakarrik, 310 korrikalarik hartu baitzuten parte.

Ibilbidea
Egin beharreko ibilbidea urterokoa izango da, Urbieta kaletik hasi eta Elkano eta Larramandi kalean barrena joango dira korrikalariak, gero Lizeaga eta Atzieta kaleetatik barrena Zinkoeneara aterako dira. Floridara abiatuko dira gero eta handik Sagastialde, Antziola eta Marielutsen barrena, Urbieta kalera iritsiko dira berriro ere. Helduek ibilbide honi bi buelta eman beharko dizkiote. Txikiagoek beren neurriko ibilbideak izango dituzte, 600 metro eta 4.500 metro artekoak.

Izen ematea
Izena emateko aukera badago oraindik ere, lasterketan bertan, helmugan, 8 euroren truke.

Kategoriak
•17:40: Benjaminak (98 eta 99an jaoak). 600 metroko ibilbidea.
•17:50: Alebinak (96 eta 97an jaoak). 1.200 metroko ibilbidea.
•18:00: Infantilak (94 eta 95an jaoak). 2.400 metroko ibilbidea.
•18:30: Kadeteak (92 eta 93an jaoak). 4.500 metroko ibilbidea.
•18:30: Helduak 2.400 metroko ibilbideari bi itzuli.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!