SAN jOAN jaiak astelehenean hasten diren arren, gaurtik aurrera ekitaldi ugari egongo dira, festak bi egun luzatuz. Goizean goiz, 07:00etan Ereñotzuko eta Goizuetako abesbatzek kantuz beteko dituzte herriko kaleak. Asteburuari hasiera emateko Aurora izeneko emanaldia egingo dute, Nafarroan ohitura bezala ezaguna dena.
Pilota, arrauna eta boxeoa
Pilotazaleek, nahi izanez gero, izango dute Kronika txapelketaren VIII. edizio honetako finalaz gozatzeko aukera goizeko 11:30etan Tilosetako frontoian. Finalean txapelagatik borroka Iraola-Legarreta eta Ortiz de Arri eta Perez egingo dute. Arratsaldeko 17:30etan Elorrabira urbiltzen direnek Fermin Etxeberriaren omenez egingo den estropada ikusi ahal izango dute. Bertan Fortuna, Koxtape, Tolosa, Zarautz eta Hernaniko arraunlariek hartuko dute parte. Lehendabizi infantilak aterako dira eta ondoren maila ezberdinetako nesken txanda izango da. Jarraian, kadeteak eta jubenilak aterako dira bata bestearen atzetik, eta azkenik, jubenil eta senior mailako estropada jokatuko da. Txapeldun irteten direnei bandera bat emango zaie sari moduan eta partehartzaileek oroimenezko trofeoa jasoko dute. Boxeoa arrauna baino gustokoago dutenek ordu erdi beranduago, arratsaldeko 18:00etan boxeo borroka eta Kick boxinga ikusteko aukera izango dute kiroldegian. Alde batetik, Gipuzkoako borrokalariak arituko dira, eta bestetik berriz Nafarroakoak eta Iparraldekoak; tartean Hodei Mitxelena Euskal Herriko kick boxin txapelduna egongo da. Aurtengoa jaietan egiten den bosgarren konbatea izango da.
Gauean kontzertuak
Tilosetan eta Plaza Berrin Musikaz disfrutatzeko gogoa dutenek ere gauean ez dituzte aukerak faltako. Punk, rock eta hardcoreaz gozatu nahi dutenek Capsula, Street Alarm eta Sospechosos taldeen kontzertua izango dute aukeran, Tiosetan. Molotoffeko txosnan Binilozko Xiringak Gaua, Blue Eye , Grassman eta Rikikuzu-k jarriko dute musika. Aurtengoan Berriak elkarteko tabernariak ere antolatu dituzte gau honetarako bi kontzertu. Alde batetik gaueko 23:00etan Aires de Mexiko taldea egongo da Plaza Berrin eta bestetik 24:00etan Orkestra Nacional kaletatik.
Egitaraua
08:00 ´Aurorak`, Ozenki abesbatzarekin eta Umore ona Goizuetako abesbatzarekin 11:30 Binakako eskupilotako VIII. Kronika txapelketaren finalak, Ezkiaga pasealekuko Frontoian.
17:00 ´Miguel Ollo`ren II. Oroimenezko Proba, haur kategoriako karabina tiroketako txapelketa lokalaren kanporaketa, Txantxangorri elkartearen lorategian.
17:30 ´Fermin Etxeberria`ren I. Oroimenezko Proba A.E.
17:30 VII. ´Azeri bila` herri-lasterketa haur eta gazteentzat.
18:00 Boxeo borroka kiroldegian. Kick boxing.
18:30 X. ´Azeri bila` herri-lasterketa helduentzat
22:00 Rock Kontzertua Ezkiaga pasealekuan. Astintzen taldea.
23:00 Molotoff Irratiaren txosnan Binilozko Xiringak Gaua, Blue Eye, Grassman eta Rikikuzu.
24:00 ´Orkestra Nacional` herrian zehar. Hernaniko tabernariek.