ASTIGARRAGAKO AEK euskatelgian Hizkide egitasmoa aurrera atera dute aurtengo kurtsoan. Egitasmoaren helburua da euskera ikasten ari diren ikasleei aukera ematea euskaltegitik kanpo euskaraz aritzeko. Aurtengo kanpainan 7 ikasle eta 6 herritarrek hartu dute parte. Euskaldun zaharrek euskaldunberriekin planak eginez, eguneroko kontuetaz euskeraz aritzeko aukera izan dute ikasleek, euskeraz hitz egiteko lotsa galduta. Egitasmoaren parte hartzaileek kurtsoaren balorazio ona egin dute, eta antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu dutenei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!