Gerardo Plazaren omenezko froga igandean

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 21a, 02:00

Gerardo Plaza zenaren omenezko xake jardunaldia antolatu du Hernaniko Xake Taldeak. Aurten ere Gros Xake taldeko lagunak etorriko dira hernaniarren kontra jokatzera. Gros taldeko maisu bat ere izango da jokalari bat baino gehiagoren kontra jokatzen aldi berean. Haurrentzako mahaiak ere jarriko dituzte. Bihar, 11:00etan, Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!