Tranbia desagertu zela 50 urte pasa dira eta horren bueltan jaia izan da aurten. Festaren inguruko irudiak bildu eta DVD bat osatu dute. DVDa salgai jarri dute eta honako leku hauetan eskura daiteke, 5 euroren truke: Pineda harategia, Jaione Konjelatuak, Oindi taberna eta Torres argazki dendan. Miguel Lujanbio ere ibiliko da herrian barrena DVDak saltzen.